XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUNURTE-JAIEN ONDOREAK

Orrela gertatuko da noski beintzat itxaron eta etengabe eskatu bear degu Andra Mariaren goieneko bikaintasuna denen begi aurrean argitan jarri dedilla; Arenganako zaletasuna geroz ta geiago bizkortu; ta kristau-oiturak, aldi auetan ainbeste okerbidez arriskuan, gure biotz-barnean eta gizartean indarberritu ditezela ta besteentzat, egibide ta onbidetik okertu diranentzat, eredu ta ezten biurtu.

EGINBEAR NAGUSIENAK: AITORTZA TA JAUNARTZEA

25 urte dira orrelatsuko jaialdietan gañera, Gure Aurreko aipagarri XI Piok, Tarbes eta Lourdes'ko Gotzaiari kartaz ziola: Kristauak ez ditzaketela jai oriek jator eta bikaiñago ospatu, Aitortza Santuaren bidez beren biotzak garbiturik Aldareko mai santura jaunartzera joanez eta egunero, odol ixurtzerik gabe, berritzen dan Gurutzeko Oparian artukizun izanez baño.

Guk ere Aita baten biotz samurrez ortaraxe eragiten dizuegu.

Izan ere Eukaristia kristau bizitzaren barne-muiñ eta mugarri da.

Eukaristitik ixurtzen bai zaizkigu ugaritsuenik biotzetara bizialdi ontako arriskuetatik ondo ateratzeko indar eta trebetasuna eman eta betiko bizitzaren zoriona iristeko bidea egiten diguten goi-indar eta zeruko graziak.

Gañera, Eunurteko jaialdietan ez dezakegu Maria gure Ama samurrarentzat ezer atsegiñagorik egin, Gurutzeko grazi-askan edan eta edan baño, egunero bere Seme bakarrarekin geiago elkartuz, ori baida gizaseme guztientzat bidea, egia ta bizia (Jo 14 6).